Sarean bueltan

Zazpi urte luze pasa dira nire lehenengo blog pertsonala martxan jarri nuenetik. Hortik hona hamaika gauza aldatu dira, hamaika bizipen bai 1.0 errealitatean, bai 2.0 munduan. Baina ez nator orain aspalditik idatzi ez ditudan kontuak bapatean botatzera, lasai egon zaitezkete.

Berriz blogean idazteari heldu nahi nion baina inoiz ez nuen denborarik aurkitzen, edo behintzat aitzaki hori jartzen nion nire buruari, baina puntueus domeinuak liberatu behar zirela ikusi nuenean ez nuen birritan pentsatu, domeinua aurrez erregistratu nuen eta hauxe emaitza.

Beraz, hemen nauzue berriz hainbat kontuei buruz idazteko prest. Aurreko blogean euskaraz idazteko nahia azaldu nuen baina egia esanda ez nuen lortu, batetik edo bestetik  azkenean gehienetan gazteleraz idazten nuen. Oraingoan, buelta ematea eta gehiengoa euskaraz idaztea izango da helburua.

P.D. Blogaren itxuara aldatzeko iruzkinak ongi etorriak izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude